18/3/12

CANCIONES POR LAS QUE MERECE LA PENA HACER 800 KM. II


Lisabö - Ezarian

Isiltasunean, aurrez-aurre, itzultzen dira,
oroimenez soilik itzultzen dira nahiak.

Lurra geldirik balego bezala ez da ezer mugitzen.
Astiro astiro bueltaka zabiltza berriz eta
zoritxarreko atsegin berbera itzultzen da
izkiriaturik balego bezala. Ohartu gabe
momentu berri bat, beste urte bat.

Izkiriaturik balego bezala. 
Nik han desiratu zintudan,isiltasunean aurrez-aurre, 
zure isiltasunaren artean nahiz eta berez arrotzak izan.
Tren horretan eseri nintzen, 
liburuko orriak aurrera zihoazen ta hasieran geldialdi anitz,

lehioaren beste alderako bapateko begirada anitz,
kontrako eserlekutik paisaia atzera egiten ikusten,
irudiak ez dute aurrera egiten, 
atzera egiten dute nire buru puta hontan. 

Ezarian, ixilean, murgilduta.
Aurrez aurre, ixilean, aurkituta.




No hay comentarios: